PRIBATASUN POLITIKA

DATU OROKORRAK

Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuen uztailaren 11ko 34/2002 Legeko 10. artikuluan xedatzen den informatzeko betebeharra betez, honako alderdi hauek adierazten ditugu: 

AITXURI LEGAZPI SL-k,

DATU PERTSONALEN TRATAMENDUA

AITXURI LEGAZPI SLn, tratatzen ditugun datu pertsonalez arduratzen gara, bai eta datu pertsonalak babestearen arloan indarrean dagoen araudia zehatz-mehatz betetzeaz ere; besteak beste, 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa, eta 95/46/EE Zuzentaraua eta abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa, indargabetzen dituena.

Horren arabera, AITXURI LEGAZPI SLn egiten ditugun datu pertsonalen tratamenduei buruzko gai hauen berri ematen dugu:

DATU PERTSONALEN ARDURADUNA

Identitatea: AITXURI LEGAZPI SL
NIF-a: B20647863
Posta helbidea: LEGAZPIKO INDUSTRILADEA, Urola kalea 8, 20230 Legazpi  Gipuzkoa)
Posta elektronikoa: aitxurilegazpi2022@gmail.com.

TRATAMENDUARI BURUZKO PRINTZIPIOAK

Bertan egiten den datu pertsonalen tratamenduan, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduak, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoak eta 95/46/EE Zuzentaraua (aurrerantzean, DBEO) indargabetzen duenak, eskatzen dituen printzipioak errespetatzen dira:

  • Zilegitasun-, leialtasun- eta gardentasun-printzipioa: jasotzen ditugun datuak modu zilegian, leialean eta gardenean tratatzen dira, interesdunen aldez aurreko baimenarekin, beharrezkoa denean, edo, hala badagokio, interesduna alderdi den kontratu bat gauzatzeko edo interesdunak eskatuta kontratu-aurreko neurriak aplikatzeko, edo tratamendua beharrezkoa denean legezko betebehar aplikagarri bat betetzeko edo erantzuleak edo hirugarren batek jazarritako interes legitimoak betetzeko, betiere interes horien gainetik ez badaude interesdunaren oinarrizko interesak, eskubideak eta askatuak, datu pertsonalak babestea eskatzen dutenak, bereziki interesduna haurra denean.
  • Helburua mugatzeko printzipioa: tratatzen ditugun datu pertsonalak “Zertarako erabiltzen ditugu zure datu pertsonalak?” atalean adierazitako helburuetarako erabiltzen dira.
  • Datuak minimizatzeko printzipioa: printzipio horren arabera, erabiltzaileengandik jasotzen ditugun datu pertsonal bakarrak behar-beharrezkoak dira kontratu-harremana kudeatzeko, newsletterrerako harpidetzak kudeatzeko, erabiltzaileek egiten dizkiguten kontsultei eta/edo eskaerei erantzun ahal izateko edo egiten ditugun hautaketa-prozesuetan duten parte-hartzea kudeatzeko.
  • Zehaztasun-printzipioa: biltzen ditugun datu pertsonalak zehatz-mehatz gordeko dira, eta, behar izanez gero, eguneratuta. Horretarako, datu pertsonalen aldaketaren bat gertatzen bada, erabiltzaileak horren berri eman beharko digu, dagokion eguneratzea egin ahal izateko.
  • Kontserbazio-epea mugatzeko printzipioa: tratatzen ditugun datu pertsonalak atal honetan adierazitako epeetan gordeko dira: Zenbat denboran gordeko ditugu zure datu pertsonalak?
  • Osotasun- eta konfidentzialtasun-printzipioa: printzipio hori errespetatzeko, datu pertsonalak behar bezalako segurtasuna bermatzeko moduan tratatuko dira, baimenik gabeko edo legez kontrako tratamenduaren aurkako babesa barne, baita haien galera, suntsiketa edo ustekabeko kaltearen aurkako babesa ere; horretarako, neurri tekniko eta antolaketa-neurri egokiak aplikatuko dira.

ZEIN KATEGORIATANA TRATATZEN DITUGU DATU PERTSONALAK.

Hona hemen webgune honen bidez tratatzen ditugun datuen kategoriak:

  • Harremanetarako formularioaren bidez bildutako datuak: izen-abizenak, enpresa, helbide elektronikoa, telefonoa, erabiltzaileak bidalitako kontsulta edo mezua eta, hala badagokio, erantsitako curriculum vitaea.

Eskatzen diren datu pertsonal guztiak nahitaezkoak dira, eta, beraz, erabiltzaileak ez badu datu horietakoren bat ematen, ezin izango diogu zure kontsultari edo eskaerari erantzun, edo langileak hautatzeko egiten ditugun prozesuetan sartu, eta, beraz, ezin izango dugu dagokion formularioari lotutako helburua bete.

Bestalde, cookieen bidez, erabiltzaileek webgunearen erabilerari, bisitatutako orriei, jatorriari, kokapen geografikoari eta IP helbideei buruzko informazioa biltzen da, baina informazio hori modu agregatuan bilduko da, hau da, erabiltzaileak identifikatu gabe. Cookien politikan erabiltzen diren cookieei buruzko informazioa kontsulta dezakezu.

ZERTARAKO ERABILTZEN DITUGU DATU PERTSONALAK?

Bezeroen datuak: bezeroarekiko kontratu-harremana eta eskatzen dituzten zerbitzuak behar bezala mantentzeko, garatzeko, betetzeko eta kontrolatzeko.

Era berean, identifikazio- eta harreman-datuak erabiliko ditugu gogobetetze-inkestak egiteko eta, bitarteko elektronikoen bidez edo ez, gure enpresaren eskaintzei, jarduerei, produktuei eta zerbitzuei buruzko albisteak eta merkataritza-informazioa bidaltzeko.

Hornitzaileen datuak: gure hornitzaileekiko eta ematen dizkiguten zerbitzuekiko kontratu-harremana behar bezala mantendu, garatu, bete eta kontrolatzeko.

Langileen datuak: gure langileekiko kontratu-harremana mantentzeko, garatzeko, betetzeko eta kontrolatzeko, bai eta lanaren, Gizarte Segurantzaren eta Laneko Arriskuen Prebentzioaren arloan indarrean dagoen araudia betetzeko ere.

Hautagaien datuak: egiten ditugun langileen hautaketa-prozesuetan interesdunen parte-hartzea kudeatzeko.

Harremanetarako formularioaren bidez bildutako datuak: erabiltzaileen datu pertsonalak erabiliko ditugu formulario honen bidez egiten dituzten kontsultak edo eskaerak kudeatzeko eta erantzuteko, edo, bestela, curriculum vitaea eransten badigute, egiten ditugun langileen hautaketa-prozesuetan duten parte-hartzea kudeatze

 

DATU PERTSONALAK TRATATZEKO LEGITIMAZIOA

Bezeroen datuak: datu pertsonalen tratamendua legitimatzen duen oinarri juridikoa da datu horiek beharrezkoak direla parte diren kontratua gauzatzeko.

Gogobetetze-inkestei eta merkataritza-informazioaren bidalketari dagokienez, tratamendu hori legitimatzen duen oinarri juridikoa da beharrezkoa dela AITXURI LEGAZPI SL-k jazarritako interes legitimoak betetzeko, DBEOren 6.1.f) artikuluak aurreikusten duenaren arabera, DPEEren 195/2017 txostenean xedatutakoa oinarri hartuta. Hori guztia bezeroek informazio komertzial hori bidaltzeari aurka egiteko duten aukerari kalterik egin gabe, horretarako gaitu dugun sistemaren bidez jasotzen duten komunikazio bakoitzean egin ahal izango dute.
Hornitzaileen datuak: datu pertsonalen tratamendua legitimatzen duen oinarri juridikoa da datu horiek beharrezkoak direla parte diren kontratua gauzatzeko.

Langileen datuak: datu pertsonalen tratamendua legitimatzen duen oinarri juridikoa da hori beharrezkoa dela parte diren lan-kontratua gauzatzeko.

Hautagaien datuak: interesdunak eskatuta, datu pertsonalen tratamendua legitimatzen duen oinarri juridikoa beharrezkoa da kontratu aurreko neurriak aplikatzeko.

Harremanetarako formularioaren bidez bildutako datuak: interesdunek formularioa betetzean ematen dizkiguten datu pertsonalen tratamendua legitimatzen duen oinarri juridikoa kontsulta edo eskaera egitean sortzen den harreman juridikoa gauzatzeko duten beharra da.

Curriculum vitae-a eransten badigute, bertan jasotako datu pertsonalen tratamendua legitimatzen duen oinarri juridikoa kontratu aurreko neurriak aplikatzeko duen beharra da, hala eskatu ezkero.

NOLA LORTZEN DITUGU DATU PERTSONALAK

AITXURI LEGAZPI SLn tratatzen ditugun datu pertsonal guztiak interesdunek berek edo haien legezko ordezkariek ematen dizkigute. Webgune honen bidez biltzen ditugun datu pertsonalak gaitutako formularioen bidez edo gurekin harremanetan jartzeko gaitutako helbide elektronikoaren bidez jaso ditugu.

ZEIN HARTZAILERI JAKINARAZIKO ZAIZKIO DATU PERTSONALAK.

Bezeroen, hornitzaileen eta enplegatuen datu pertsonalak, hala badagokio, zerga-administrazioari jakinaraziko zaizkio, lege- eta zerga-betebeharrak bete ditzan, bai eta finantza-erakundeari ere, AITXURI LEGAZPI 2022 SLk kobrantzak (bezeroen kasuan) eta ordainketak (hornitzaileen eta enplegatuen kasuan) kudeatzearen bidez.

Gainerako tratamenduetan, datuak ez zaizkie hirugarrenei jakinaraziko, legezko betebeharrak betetzeko beharrezkoa denean izan ezik.

Hala ere, beste gai batzuetarako hirugarrenen zerbitzuak erabiltzen ditugu, tratamenduaren eragile gisa jarduten dutenak, eta haiekin sinatu dugu datuen tratamendurako dagokion kontratua, DBEOren 28.3 artikuluan xedatutakoaren arabera.

ZENBAT DENBORAN GORDEKO DITUGU ZURE DATU PERTSONALAK

Bezeroen, hornitzaileen eta enplegatuen datuak: datu pertsonalak dagokion kontratu-harremana indarrean dagoen bitartean gordeko dira, eta, harreman hori amaitutakoan, aplikatu beharreko lege-xedapenek ezarritako erantzukizunen preskripzio-epeetan.

Hala ere, gogobetetze-inkestak egiteko eta newsletter edo merkataritza-informazioa bidaltzeko erabiltzen ditugun bezeroen identifikazio- eta kontaktu-datuak gorde egingo ditugu jasotzen jarraitzeari uko egiten diotela adierazi arte. Nolanahi ere, merkataritza-informazio hori bidaltzeari uko egin ahal izango diote, eta horretarako gaitutako sistemaren bidez jasotzen duten komunikazio bakoitzean egin ahal izango dute hori.

Hautagaien datuak: hautagaien datu pertsonalak gehienez bi urtez gordeko dira.

Harremanetarako formularioaren bidez bildutako datuak: erabiltzaileek formularioa betetzean ematen dizkiguten datu pertsonalak soilik gordeko dira egiten dizkiguten kontsultak edo eskaerak kudeatzen diren bitartean, eta, horrela, tramitazioa amaitutakoan, ezabatu egingo dira.

Curriculum vitaea eransten badigute, gehienez ere bi urtez gordeko ditugu, eta, ondoren, ezabatu egingo ditugu.

Merkataritza-informazioa bidaltzeari dagokionez, datu pertsonalak gordeko ditugu, hala badagokio, emandako baimena ezeztatu arte. Hori edozein unetan eta bidaltzen dizuegun merkataritza-komunikazio bakoitzean egin ahal izango duzue, eta sistema erraz eta doakoa izango duzue jasotzen jarraitzeari uko egiten diozuela adierazteko.

EMANDAKO DATU PERTSONALEKIKO ESKUBIDEAK

  • Datu pertsonaletarako sarbidea eskatzeko eskubidea: tratamenduaren zilegitasuna ezagutzeko eta egiaztatzeko, edozein unetan eskatu ahal izango dira AITXURI LEGAZPI SLk  datu pertsonalak tratatzen ari den baieztatzeko, eta, kasu horretan, besteak beste, honako hauen berri emango dio esaktzaileari: zein datu tratatzen ari garen, zertarako, datuen jatorria, datuak gordetzeko aurreikusitako epea eta, hala badagokio, hartzaileak edo hartzaile-kategoriak.
  • Datuak zuzentzeko eskatzeko eskubidea: datu pertsonalak zuzentzeko eska daitezke, baldin eta okerrak badira edo osatu gabeak badira, adierazpen gehigarri baten bidez barne. Kasu horretan, zer daturi buruz ari den eta zer zuzenketa egin behar den adierazi beharko da eskabidean, eta, hala badagokio, tratatu beharreko datuak okerrak edo osatugabeak direla egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko da.
  • Ezabatzeko eskatzeko eskubidea (ahazteko eskubidea): Datu pertsonalak ezabatzeko eta tratatzeari uzteko eska diezagukezu, baldin eta ez badira beharrezkoak jaso edo beste era batera tratatu ziren helburuetarako, zure adostasuna kentzeko, legez kontra tratatu badira edo legezko betebehar bat betetzeko ezabatu behar badira.
  • Datu pertsonalen tratamendua mugatzea eskatzeko eskubidea: kasu honetan, AITXURI LEGAZPI SL–k erreklamazioak formulatzeko, erabiltzeko edo defendatzeko bakarrik gordeko ditu bere datu pertsonalak, edo beste pertsona fisiko edo juridiko baten eskubideak babesteko edo interes publiko garrantzitsuko arrazoiengatik.
  • Datu pertsonalen eramangarritasunerako eskubidea: Datu pertsonalak eskatzaileari edo berak adierazitako beste arduradun bati emateko eska diezagukezu, erabilera arrunteko eta irakurketa mekanikoko formatu egituratu batean.
  • Tratamenduaren aurka egiteko eskubidea: AITXURI LEGAZPI SLk eskatzailearen datu pertsonalak tratatzeari utziko dio  adierazitako moduan, salbu eta horiek tratatzen jarraitu behar badugu premiazko arrazoi legitimoengatik edo balizko erreklamazioak formulatzeko, erabiltzeko edo defendatzeko.

SEGURTASUNA

DBEOren 32. artikuluan xedatutakoaren arabera, AITXURI LEGAZPI SL arriskuari egokitutako segurtasun-maila bermatzeko neurri tekniko eta antolaketa-neurri egokiak hartu ditu.

Segurtasun-mailaren egokitasuna ebaluatzeko, bereziki kontuan hartu dira datuen tratamenduak dituen arriskuak, bereziki, transmititutako, gordetako edo beste modu batean tratatutako datu pertsonalak ustekabean edo legez kontra suntsitzearen, galtzearen edo aldatzearen ondorioz, edo datu horietara baimenik gabe komunikatzearen edo sartzearen ondorioz.

SEKRETU-BETEBEHARRA

AITXURI LEGAZPI SL.k neurriak hartu ditu bere agintaritzapean jarduten duen eta erabiltzaileek ematen dizkiguten datu pertsonaletara sarbidea duen edozein pertsonak enpresaren jarraibideei jarraituz soilik tratatu ahal izango dituela bermatzeko, eta, gainera, horien gaineko sekretu profesionala gorde beharko du, iraupen mugagabea izango duena.

Horretarako, gure langileek konfidentzialtasun-dokumentu bat sinatu dute, eta isilpean gorde behar dituzte enpresarekin duten lan-harremana dela-eta tratatzen dituzten informazio eta datu pertsonalak.

Webgunea adingabeek erabiltzea

Erabiltzaileei eskatzen diegu irakur ditzatela gure webguneko “Lege-oharra” n argitaratu ditugun adingabeek webgunea erabiltzeko politikak.

Sare sozialak

Profilak sare sozialetan: AITXURI LEGAZPI  SLk profilak ditu gaur egun dauden sare sozial nagusietako batzuetan, eta, beraz, gure jarraitzaileen, egiten ditugun argitalpenetan agertzen diren pertsonen (argazkiak, adibidez) eta mezu pribatuak bidaltzen dizkiguten pertsonen datu pertsonalak tratatu ahal izango dira.

Datuen tratamendua eta helburua: AITXURI LEGAZPI SL.k egingo dituen datu-tratamenduak sare sozial bakoitzaren politika eta funtzionaltasunetara mugatuta eta baldintzatuta daude.
Erabiltzaile batek sare sozial batean gure jarraitzaile egiten denean, baimena ematen du bere datu pertsonalak dagokion sare sozialaren eremuan soilik erabiltzeko, gure orrialdearen edo profilaren kudeaketarako eta gure jarraitzaileekin txat, mezu edo beste komunikabide batzuen bidez bi norabideetan mantentzen ditugun komunikazioetarako, Sare Sozialak gaur egun eta etorkizunean ahalbidetzen duena. Horrek esan nahi du iruzkinean agertzen den zure profileko informaziora sarbidea izango dugula, adibidez eta izaera mugatzailerik gabe, zure erabiltzaile-izenera, irudira (erabiltzaileak bere profilean argazki bat jarri badu), eta egindako iruzkinetara.

Era berean, jakinarazi nahi dugu, erabiltzaile bat gure jarraitzaile egiten denean, argitaratzen ditugun albisteak bere horman ere agertu ahal izango direla, eta, gure horman iruzkinak egiten baditu, gainerako jarraitzaileek haren iruzkina, profilaren izena eta, hala badagokio, bertan duen argazkia ikusteko aukera izango dutela. Nolanahi ere, erabiltzailearen erantzukizuna da sare soziala erabiltzea.

Erabiltzaileen datu pertsonalak ez ditugu erabiliko aurreko paragrafoetan adierazitakoez bestelako helburuetarako, ezta informazioa sare sozialaz bestelako ingurune batetik bidaltzeko ere.

Interesdunak baimena ematen ez badu edo egiten digun eskaeraren bati erantzuteko eskatzen ez badigu, ez ditugu bere datu pertsonalak sare sozialaren ingurunetik aterako.
Datuak babesteko eskubideak: datu pertsonalak eskuratzeko, zuzentzeko edo ezabatzeko, tratamendua mugatzeko, aurka egiteko eta eramateko eskubideei dagokienez, sare sozial bakoitzak horretarako ematen dituen aukeren arabera baino ezin dugu jardun. AITXURI LEGAZPI SL.k ahal duen laguntza guztia emango dio interesatuari eskubide horiek baliatu ahal izan ditzan.

Nolanahi ere, gure jarraitzaileren batek edozein unetan eman ahal izango dio baja gure orriari edo profilari, bere datu pertsonaletara sartzeko aukerarik izan gabe. Hala ere, sare sozialak gure horman aldez aurretik egindako iruzkinak gorde ahal izango ditu.
Nolanahi ere, erabiltzailearen erantzukizuna da sare soziala erabiltzea, eta, beraz, AITXURI LEGAZPI SL.k ez du inolako erantzukizunik bere gain hartzen.

COOKIEAK

Cookieak testu-fitxategi txikiak dira, disko gogorrean edo webgune jakin batzuetako orrietara sartzen den edo horiek bisitatzen dituen ordenagailuaren memorian gordetzen direnak. Horrela, erabiltzailearen lehentasunak ezagutu ahal izango dira berriro konektatzean. Erabiltzailearen disko gogorrean gordetako cookieek ezin dituzte bertan dauden datuak irakurri, ezin dute informazio pertsonalera sartu, ezta beste hornitzaile batzuek sortutako cookieak irakurri ere.

Ikusi webgune honetan erabilitako cookieei buruzko informazioa “Cookien politika” atalean.