Gure etxean sartzen dena, bere etxean dago

EGUNEKO
MENUA

Egunero gure sukaldariaren menu ezberdin bat prezio eskuragarri batean.

LARUNBATEKO
MENUA

Larunbatetan neurrizko prezioan eskeintzen dugun menua

UDAZKEN
MENUA

Udazken honetan ospakizun bereziren bat izan ezkero, ospatu goxo-goxo zure lagun edo familiarekin prezio egoki batean.

ETXERA
ERAMATEKOAK

Gure sukaldean sukaldatutako jakiak, etxean edo elkartean jateko prest.

jangela

100 mahaikederentzako jangela erosoa

jangela txikia

60 mahaikederentzako gune diskretu eta goxoa

BILERA GELA

Audibisualetarako beharrezkekin doitutako 60 per. gela

MOKADU PERFEKTUAK

PINTXOAK

RAZIOAK

BOKADILOAK

PLATER KONBINATUAK

GURE
INGURUAN
ZER?

Omenaldi xume batekin, artzainen lanbidea goraipatu eta babestea du helburu egun honek. Egun berezi honetan, artzaintzaren eta lurraren arteko lotura azalarazten da zenbait ekintzekin: Gipuzkoako artzain Gazta Lehiaketa, Gipuzkoako Artzain Txakurren Txapelketa, ardi okela sukaldatze lehiaketa, ardiak mozteko erakustaldiak… Egunean bertan bertako produktuez gozatzeko aukera egoten da.

2023ko egitaraua

Gipuzkoako bihotzean kokatuta, Arantzazuko Santutegia lasaitasun eta espiritualtasun oasi gisa agertzen da, ingurune natural ikusgarri baten erdian. Santutegia eskualdeko ikono erlijioso eta artistikoa da, eta alde guztietako bisitariak erakartzen ditu, arkitektura abangoardista eta ametsezko paisaiak konbinatuta.

Arantzazuko Santutegia ez da soilik kultu-leku bat, erlijio-tradizioa eta berrikuntza modernoa uztartzen dituen maisulan arkitektoniko bat ere bada. 

Eduardo Chillida eta Nestor Basterretxea artista ospetsuek diseinatu zuten santutegia, bere ingurune menditsuarekin harmonia osoz. Bere lerro garbiak eta forma geometrikoak inguruko naturarekin integratzen dira, artea eta arkitektura maite dutenak liluratzen dituen esperientzia estetiko paregabea sortuz.

Aizkorri-Aratz parke naturaleko sarreratako bat da, bertatik abiatuta ibilaldi errez batez Urbiako zelaietara gerturatu edo Aizkorriko mendilerroko mendi garaienetara irits zaitezke.

Aizkorri mendizerran 1,551 metroko  Aitxuri mendia Gipuzkoako tontor altuena da.  Arantzazutik hasi eta Urbiatik pasatzen deb ibilbide hau paregabea da bertara gerturatu eta bere paisaia zoragarriez gozatzeko.

 

Powered by Wikiloc

Urolako  trenbideak  1926 eta 1986 urteen artean Zumarraga eta Zumaia lotzen zituen . Trenbide horrek burdin minerala eta beste produktu batzuk garraiatzen zituen. Itxi ondoren, aisialdirako bide berde gisa birgaitu da.

Bide berdeak 44 kilometro inguruko luzera du, 29 tunel eta 20 zubiren  bitartez  Urola ibaiaren bailara jarraitzen du. Zumarragatik Zumaiaraino, Urretxu, Legazpi eta Azpeitia bezalako herrietatik igaroz. Ibilbidea batez ere laua eta egokia da adin eta maila fisiko guztietako txirrindulari eta oinezkoentzat.

Aizkorri-Aratz Parke Naturala santutegi naturala da, non Aizkorri eta Aratz mendien handitasunak haranen aberastasunarekin eta inguruko biodibertsitatearekin bat egiten duen. Legazpiko Brinkola auzoa parkeko  sarrera naturala da, bertatik ondo markatutako  hamaika mendi ibilbide  aurki daitezke, Aizkorriko gailur paregabeetara daramatenak; Aizkorri, Aitxuri, Aratz… 

 

Santa Lutzi Azoka, Zumarraga-Urretxun ospatzen da, abenduaren 13an,  Santa Lutzia egunean.

Santa Lutzi Feria ganadu salerosketa feria da eta egun bertan  animalia eta baserriko produktuen txapelketak ospatzen dira.  Milaka pertsona elkartzen dira egun honetan, bertako produktu dastatu eta erostera.

Oñati eta Arantzazuko Santutegiaren erdibidean, Aizkorriko mendilerroaren bihotzean, Arrikrutz kobazuloa aurkituko dugu, gainjarritako 6 solairutan banatutako ia 15 kilometroko galeriako lurpeko labirintoa. Estalaktitak, estalagmitak… denborak, Aldaola eta Arantzazu lurpeko ibaiekin batera, kobazuloa lurpeko benetako katedral barroko bihurtzen duten forma ezinezkoak sortzen joan da.

Arrikrutz kobetara sarrera gunea

“Aitzuloko begia” barrunbe ikusgarria da, handitasun eta ikusgarritasun handikoa.

Orkatzategi (869m) mendi enblematikotik, Urkuluko urtegiko bista ikusgarriaz gain inguruko gailur guztietaz goza daiteke, hala nola Aloña, Andarto, Elorreta, Anboto, Udalatx eta Txindoki.


Powered by Wikiloc

Mirandaolako burdinola, Mirandaola parkearen barruan dagoena, XV. mendean Legazpin zeuden zazpi burdinoletatik kontserbatzen den bakarra da. XIX. mendean instalazioak itxi bazituen ere, 1952an zaharberritu zuten Patricio Etxeberria eta Teresa Agirreren mezenasgoari esker.

Gaur egun, udazken eta neguko hilabete bakoitzeko lehen igandean eta apiriletik aurrerako igande guztietan, errota batek eragiten du instalazioa, eta posible da funtzionatzen ikustea.

Ustiaketa honen ondorioz, paisaia berezi bat garatu da Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren barruan dagoen inguru honetan.

Euskal meatzaritza ulertzeko garrantzi handiko meatze multzoa da honako hau eta hainbat elementu aurkituko ditugu bertan: harrobiak, galeriak, inklinatutako planoak, trenbideak, kableak…kiskaltze labe erraldoiak eta lanbide honi lotutako hainbat aztarna: polborinak, konponketarako lantokiak, tabernak, bulegoak, zisterna artifizialak…

Azpitta informazio puntua

Olentzero eta Mari domingi ezagutu nahi dituzu?

Legazpiko Mirandaola parkean aurki ditzakezu azaroa eta abenduan bitartean.

Hurbil zaitez Mirandaolara eta ezagutu Mari Domingi eta Olentzero. 

Informazio gehiago: Lenbur Fundazioa

San Ignacio de Loiolak, Loiolatik Bartzelonara egin zuen ibilbidea gogoratzen du Ignaziotar Bideak. Loiola eta Bartzelonako Manresa hirian, Montserrat monastegitik gertu dagoen Cova de San Ignasi artean dauden 656 kilometroak zeharkatzen ditu gaurko Ignaziotar Bideak. Bigarren etapa, Zumarraga eta Arantzazu tartekoa,  Legazpitik igarotzen da, Aizkorriko mendizerrara igo aurretik. Handik gero ekialdera joateko. 

Informazio gehiago: Camino Ignaciano